Honi buruz

Nor gara?

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen kultur elkartea da. 1973. urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian eta orduz geroztik bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horrekin batera, honako lan-ildo nagusi hauek ditu:

  • Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea.
  • Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea.
  • Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.

1.000 bazkide baino gehiagok osatzen dute UEUren oinarri soziala jakintza-alor desberdinetako sailetan antolatuta.

Eportfolio.ueu.eus Mahara bidez eraiki da. Mahara  libreki banatzen da kode irekiko software moduan (GNU GPL erara). Laburki, honek esan nahi du Mahara kopiatzea, erabiltzea edota moldatzea baimena dagoela beti ere, honako hau errespetatzen bada:

  • Iturburu kodea gainontzekoei banatzen zaiela,
  • ez dela alfatzen ezta moldatzen jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak eta
  • lizentzia berbera aplikatzen zaioa eratorritako lanei.